XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ari + gai = algai, algain, algaindu (algandu) albaño, albiñu: eri + gorri = elgorri: zamari + dun = zamaldun: ugari + tu = ugaldu: joare + dun = joaldun.

R- gogorra azken-izkia euskal-itz askotan dala edonok daki: augaitik-edo, itz bikoitzetan lenengo atalaren amai izan arren, oso gitxitan aldatzen da: erri + goyen = errgoyen: erri + barren = errbarren.

Iñoz be ez dala aldatzen esateko nengoan: baña " Euskalerriaren alde "n irakurri dodanez, Ormaiztegi`n " elgoen, elbarren " esaten da-ta, gitxitan baño ezpa-da be, aldatzen dala autorrtu bearr.

Bigarren atalaren lenengo igidiñaz, abots bateko ikurr bikoitza egiteko eran ezin batu ta alkarrtu ba-dira, -d ta -g uldurik, bigarren ataleko igidin ori berari dagokion gogorrera aldatu oi da.

Burd(i + bide = burpide (gurpide), gurd(i + begi = gurpegi, burdi + bil? = burpil (gurpil, kurpil), id(i + buztarri = ipuztarri (ipuzterri), ard(i + gorotz = arkorotz: + gazte = arkazte, erd(i + gorrdin = elkorrdin.

Lenengo atalaren azken-abotsa berez -t danean be orixe jazo oi da: bat + bez = bapez, bapat bapatean, bapaka, bapana, bape, bapigakatu: zenbat + garren = zenbakarren, ogeta-bakarren, gogaikarri, lokarri, palakiñen (palat(u) + giñen. Orraitik be, aurrerago dagoan igidiñak biguna eskatu ba-dagi, bigun gelditu oi da: er(i + gorri = elgorri: zald(i + dun = zaldun, eta ez zaltun.

Beg(i + buru = bepuru: + belarr = bepelarr: + bera = bepera: + bako = bepako: + bakotx = bepakotx: og(i + bil = opil.

Zog(i + bakoitz = zopakoitz: + barren = zoparren: + berri = zoperri: + bizarr = zopizarr: + buru = zopuru + bustan = zopustan.

Beg(i + gan = bekan: + gain = bekain: + gane = bekane: + gaitz = bekaitz: zog(i + gain = zokain: og(i + gin = okin: arag(i + gin = arakin: eg(u + gaitz = ekatz: arag(i + dun aratun.

Idatzi dodan orrek, auxe darakus: abots bat egiteko eran alkarrtu ta batu ezin daitekezan igidiñak alkarr jo ba-dagie; geyenez lenengoa uldu ta bigarrena gogorrtu egiten dira.